Harriet Leveson-Gower
Harriet Leveson-Gower | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1785eko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1801eko urtarrilaren 1a - |
Heriotza | Londres, 1862ko azaroaren 25a (77 urte) |
Familia | |
Aita | William Cavendish, 5th Duke of Devonshire |
Ama | Georgiana Cavendish |
Ezkontidea(k) | Granville Leveson-Gower, 1st Earl Granville (en) (1809ko abenduaren 24a - ezezaguna) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Cavendish family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Socialitea eta aristokrata |
Harriet Leveson-Gower, Countess Granville edo Granville kondesa (jaiotzez Lady Henrietta Elizabeth Cavendish; Londres, 1785eko abuztuaren 29a – 1862ko azaroaren 25a) aristokrata aberats eta idazle ingelesa zen, Lady Granville izenez ere ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lady Georgiana Spencerren eta Devonshireko 5. Cavendish dukearen alaba gazteena izan zen. Cavendish eta Spencerren familia aberatsetako kidea zen, eta haurtzaroa igaro zuen bi anaiekin etxe-irakasle batek hezitu zituelarik.
1809an, Harriet Granville Leveson-Gowerrekin ezkondu zen, hamazazpi urtez bere izebaren maitale izan zen diplomatiko batekin. Ezohiko lotura hori gorabehera, bikotearen ezkontza zoriontsua izan omen zen eta bost seme-alaba eduki zituzten. 1824 eta 1841 bitartean, Granvillek Frantziarako enbaxadore britainiar gisa lan egin zuen, eta Harrietek Parisko gizarte giroan jarduera erdi-diplomatikoak antolatzen lan asko egin zuen senarrarentzat, askotan nekagarri eta hotz egiten zitzaion lan batean.
Libururik argitaratu ez arren, gutun-idazle emankorra izan zen Lady Granville, eta gutun horien interes eta kalitateagatik idazletzat joa da[1]. Ia bizitza osoan idatzi zituen gutunak ezagunekin, eta bere inguruko bizimodua ukitu umoretsuz deskribatzen du sarri horietan.
Historialarien iritziz, bere kontakizun xeheak informazio-iturri baliotsua direla XIX. mendeko aristokraziako bizitzari buruz, baita enbaxada batek nola funtzionatzen zuen jakiteko. 1894 eta 1990 bitartean, Harrieten lau korrespondentzia-bilduma argitaratu izan dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Morales, Ana Isabel. (1996). «Hitzaurrea - Harrotasuna eta aurrejuzkuak» www.armiarma.eus (Ibaizabal) (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Harriet Leveson-Gower, Countess Granville» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-11-24ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.